Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin.

Abenduaren 17an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egun batzuk lehenago, abenduaren 12an, asteartez, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da BECen bertan. Hitzordua 11:30ean izango da, hango prentsa aretoan.

Han izango dira txapelketako finalistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat GaztelumendiIgor ElortzaMaialen LujanbioSustrai Colina eta Unai Agirre. Haiekin batera izango dira Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsolaze Elkarteko lehendakaria eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua.

2 thoughts on “Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean.

  1. Badator, abenduaren 12an, Bertsolari Txapelketa nagusia. Lau urtetik behin antolatzen den jai erraldoi honetan, hainbat finalaurreko, klasifikazio, desklasifikazio ondoren, zortzi bertsolarik hartzen dute parte. Aurten ere, hortxe arituko dira aurrez aurre eta hitzetik hortzera, zortzi finalistak. Nork irabaziko du? Ezagutzen dituzue aurreko edizioetako txapeldunak? Txapeldunen baten berri ematerik bai? Gustuko duzue bertsolaritza?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.