Zer eramango genuke maletan?

Eguerdi on, blogari maiteok!

Berri honekin aurkeztu nahi dizuet B2ko taldean gure ametsetako bidaia kuttuna egiteko ariketaren inguruan prestatu duguna. Ariketa nahiko erraza zen. Mintza-taldean adostu behar genuen zelakoa den gure ametsetako bidaia kuttuna. Eta zenbait saioren ostean lortu genuen ondokoa adostea…ez da erraza izan gero!

  • Hilabete baino gutxiagoko bidaia egingo dugu. Hori baino gehiago gehiegi dela esan duzue baten batzuek.

  • Gure umeak pilo bat maite ditugun arren  oporretara ekarriko bagenitu haiei egokitutako oporrak izango lirateke. Oraingoan, ume barik joango gara.

  • Askatasuna behar dugu. Gure denboraren jabe garela igarri behar dugu. Ez dugu erlojuaren menpe egon nahi. Ez dugu bidaia-agentziarik behar.Gu geuk antolatuko dugu bidaia. Ez dugu bidaia agentziak dena antolatzea nahi.

  • Bertoko batek lagunduko baligu ideala izango litzateke. Ez dugu turista soilak izan nahi. Lekuaren kultura ezagutu nahiko genuke eta hori egiteko

  • Beroa behar dugu. Eguzkia behar dugu. Hondartzan gutxienez bidaiaren erdia emango dugu. Hala ere, ez dugu oporraldi osoa gupidagabeko eguzkipean eman nahi. Epeltasuna ere maite dugu. Horregatik bidaiaren erdia hondartzan eta beste erdia mendian edota hiriak ezagutzen eman nahiko genuke. Gehienok nahiago genuke mendira edota hiriburu(eta)ra joan eta horren ostean atsedena hartu hondartzan…erlaxatu, mojitoa edan, irakurri,…

 Beno, kontua argitzen ari da, ezta?

Mintza-saio batean esan genuen agian, hau guztia beteko lukeen herria Argentina litzatekeela. Baina hau proposamen bat besterik ez da…

Eta maletan zer sartuko genuke? Ba bost gauza sartu ahalko genituzkeela esan genuen. Hauek dira adostutakoak:

  1. Hondartzarako kita : toalla, txankletak, eguzki-krema, bainujantzia eta pareoa.

  2. Sakelako telefonoa. Gutxik aipatu duzue sakelako telefonoarena baina askok argazki-kamera, MP3 irakurgailua, bidaia gida,… Zertarako eramango ditugu hainbeste traste denak batean sartu ahal ditugunean?

  3. Euskarazko liburu bat.

  4. Kreditu-txartela / dirua

  5. Botikina

ETA ZUEK, ZE BOST GAUZA SARTUKO ZENITUZKETE MALETAN?

Ados jar gaitezen, ala bideo honetan gertatzen dena gertatuko zaigu…

Ondo izan, oportzale koadrila!!!

 

4 thoughts on “Zer eramango genuke maletan?

  1. Kaixo! Adostutakoak primerakoak iruditzen zaizkit. Dena den, nik maletatxoan egunetako estresari ere lekutxoa egingo nioke eta aukeratutako herrialde zein opor-lekuan lagako nuke, buelta-gabeko bidaia-txartelik gabe. Animo, gutxi falta zaigu eta!

  2. Aukera ona egin duzuelakoan nago; hala ere beste gauzatxo bat gehituko nioke kitari: bisera!

  3. Sakelako telefonoa kenduko nuke! Benetako oporrak deskonexioan datza, eta mugikorrekin gure atzetikan ez da lortzen! MP3 bakarrikan eramango nuke… Hondartzen hondarran botata ta musika entzuten, benetako plazerra!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.