Eskuko telefonoetan erabiltzen ditugun APPak ere tresna erabilgarriak dira euskara hobetzeko. Gero eta gehiago daude. Begiratu besterik ez, Euskal Apps! Horietako batzuk ezagutu eta interesgarriak iruditu zaizkigunak zerrendatu ditugu. Ezagutu nahi?
Adizkitegia Bertan aditz trinkoak bi eratara landu daitezke: lehenengoan, aditzak jokatzeko aukera ematen du; bigarrenean, berriz, aditz trinkoa jokatua sartu ondoren, honi buruzko informazio guztia (modua, aldia…) botatzen du.
Euskalmoji Lagunen artean euskal emotikonoak bidaltzeko aplikazioa.
Elhuyar Hiztegiak Eskura izateko eta euskara ikasteko, lagungarri izango duguna.
EGAapp Aplikazio horren bidez atarikoak, sinonimoak eta berridazketak landu daitezke.
JAKINA Euskal tribiala dibertigarria da eta euskaraz praktikatu eta gauza berriak ikas ditzakegu ondo pasatzen
Badakizue, probatu!!!
Comments