Hiztegi Kutxa

HIZTEGI KUTXA

A2 udako ikastaroan hiztegi kutxarekin ari gara. Dagoeneko hitz ugari bildu ditugu kutxan. Guztiontzat interesgarriak izango dira, beraz,  hemen erantsiko ditugu definizio batzuk. Blogeko atal hau ireki eta hitz hauek guztiak buruz ikasteko erronka luzatu nahi dizuegu. Animo eta erantsi bost hitz gehiago zuen hiztegiei!

AKATS

Definizioa: Hutsa edo gabezia, zerbait behar bezalakoa edo ereduaren araberakoa ez izatea eragiten duena.

Adibidea: Irakasleak ikasleen akatsak zuzendu ditu.

APAINDU

Definizioa: Edertzen edo itxura hobetzen duten gauzez hornitu.

Adibidea: Gaur nire koadernoa apaindu dut eranskailuekin.

ARAU

Definizioa: Jokabidearen ardatz edo gidaritzat hartzen edo ezartzen den gauza; zerbait nola egin behar den adierazten duen argibidea.

Adibidea: Eskolan arauak jarraitu behar ditugu

 

BABESTU

Definizioa: Gordetzea, zaintzea, arriskuen aurrean babesa ematea edo defendatzea.

Adibidea: Nire seme-alabak babesten ditut.

ERDIPURDI

Definizioa: Eraina, txarretik edo gaizki eginetik gehiago duena. Ez ongi baina ezta gaizki ere.

Adibidea: Erdipurdi egin du ariketa

 

 

 

 

 

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.