Ez, ez naiz Irlandan izan, baina herrialde hartakoak izan ditugu bisitan Aste Santuan. Lisa Hannigan eta bere banda Bilboko Kafe Antzokian izan zen apirilaren 20an eta Lisaren ahots ederraz eta abesti liluragarriez gozatu genuen. Aspaldiko partez eserita egon ginen kontzertu batean, garagardoa eskuan, eta albokoekin oholtza gainean gertatzen ari zirenak komentatzen.
Lisa Hannigan eta, berak bataiatu duen moduan, Hanniband-aren aurretik, Sain Sister irlandarrek ordu erdiko emanaldia egin zuten. Ederki jo ziguten harpa eta euren ahotsen armoniek aretoa bete zuten.
Ez dakit euren berririk baduzuen baina, badaezpada, kanta bana txertatu dizkizuet. Gozatu!
P.D. Zergatik hitz egin dudan honi buruz oporren gaia jarrita? Euskal Herriko zenbait tokitan ibili naizen arren, Bilbon eta Donostian besteak beste, ez dudalako beste argazkirik atera eta, egia esanda, hau izan zelako interesgarriena. : )
Jode ze maila, eta zer bideo politak!! Ohitura ona da denari argazkiak ateratzen ez ibiltzea. Osasungarria.