200.000 lagun inguru ibili ziren, ibili ginen, aurreko Euskaraldiaren ekimenetan. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dugunak ez gara gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen baikara euskaldunak sarean.
Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu? Irakurri librezale.eus orrialdean ateratakoa. Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?
Comments