Bakarrik al gaude munduan? Gu al gara hizkuntza gutxituen alde korrika txandaka egiten dugun bakarrak?
Duela jada 37 urte, AEK Korrikaz erditu zen. AEKko egoera ekonomiko latzari aurre egiteko, AEKide talde baten afaltzen irudikatutakoa EHko herri ekimen arrakastatsuenetariko bat bilakatu zen. Ondoko bideoan ikus dezakezue herri honetako historian errotu den istoriotxoa…
Eta aurrera egin zuen bolak. Gero eta handiagoa, gero eta indartsuagoa, gero eta jende anitzagoa batuz. Dagoeneko 20 edizio ospatu ditugu, hasiera batean urtero eta gero bi urterik behin. Ostegunean 21.Korrika Garesetik abiatuko da eta 10 egunez Euskal Herritik 2.500 kilometro inguru egin ostean Gasteizera helduko da Apirilaren 14an. Espero dugu 50000 pertsona inguru Gasteizko amaiera egunean. Zuek ere blogari prestuok animatuko zarete egun hori gozatzera gurekin batera, ezta?
Baina tira, harira, Korrikarekin lehenak izan ginen gu. Baina beste batzuek lekukoa hartu eta euren hizkuntza gutxituen aldeko antzerako ekimenak egiten hasi ziren euren herrietan.
Blog honetako beste artikulutxo honetan horretaz aritu zen Jaione…
Iaz Europako Korrikaren ahizpen topaketa antolatu zen. Hemen duzue horren inguruko informazioa….
Zuek, horrelako besterik ezagutzen al duzue munduan? Konta, konta…
Comments