Maialen Lujanbio 2017ko txapelduna. Zorionak!

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Arte Ederretan lizentziaduna da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, eta berriro ere irabazi zuen atzo 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Maialen Lunjanbiok bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Aitor Mendiluze izan da. Atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre, hurrenez hurren.

Hona hemen, atzoko bere agurra.

Zorionak, Maialen!

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.