Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu.
Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen…
Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak lau-seinaka bildu eta interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.

Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira bertan. Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik, gazteen eta helduen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.
Parte hartu nahi baduzue aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna maiatzaren 28a, asteartea, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
Animatu eta parte hartu!
5 thoughts on “Mintzodromo birtuala!”