Ingurune natural guztiek, elementu guztiek, bere anima eta bizitza propioa dute: “Izena duenak izana du”.
Ezin ditugu ulertu Euskal Herriko jai asko eta asko (San Tomas, Santa Ageda, Inauteriak, San Juanak…) hainbat sinesmen eta ohiturarik gabe: natura, eguzkia, ilargia, urtaroak, ama lurra… Eta hori da guk, B1 taldekook egun duguna, hauek guztiak batu eta euskal mitologiaz eta pertsonaiez aritu gara.
Gaur, hona, naturarekin harreman zuzena duten zenbait pertsonaia dakartzagu. Ezagutzen dituzue?
Naturaren indarra irudikatzen du, eta, bere botere ahaltsuarekin, naturako indarren arteko oreka mantentzen du. Naturaren erregina da, eta, Mari hurbil denean, ekaitza etortzen da.
Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainak ohartarazteko.
Ekaitza, sutea eta bestelako fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian.
Odei izena lainoari ematen diogu, baina garai batean trumoiak, tximistak eta ekaitzak ekartzen dituen jeinuari ere honela deitzen zitzaion.
Sinesmen zaharrek diotenez ‘eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat’ da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua gaueko espirituentzat.
Ziur gaude zeuk ere beste hainbat pertsonaia ezagutzen dituzuela. Hona ekartzerik bai?
Comments