Nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Kaixo, online ikaskide guztiok!

A2 mailako ikasleak gara eta gure eskola-saioetan gai hau eduki dugu: nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Lehenengo 10 konpromiso hartu ditugu:
1.- irratia euskaraz entzungo dut.
2.- mintza-kafera joango naiz.
3.- musika euskaraz entzungo dut.
4.- egunean 2 orduz ikasiko dut euskaraz.
5.- lanean lankideekin posta elektronikoak euskaraz idatziko ditut.
6.- lagunekin euskaraz hitz egiten saiatuko naiz.
7.- telebista euskaraz ikusiko dut.
8.- familiarekin eta eskolako gurasoekin hitz egingo dut.
9.- supermerkatuan ere erabiliko dut.
10.- astero 10 hitz berri ikasiko ditut.

Eta gero gomendio hauek ematera ausartu gara:

a) E-uskaltegian ariketa gehiago egitea komenigarria da.
b) Euskal Irratia entzun behar duzu.
c) Zure alabarekin edo semearekin marrazki bizidunak ikusi ahal dituzu.
d) Herri euskaldun batera joaten zarenean euskaraz hitz egin ahal duzu.
e) Autoan joaten zarenean irratia euskaraz entzun behar duzu.
f) Komenigarria da astean behin lagunekin euskaraz hitz egitea.
g) Egunero zure alabarekin edo semearekin ipuin bat irakurri behar duzu.
h) Dendetan gauzak euskaraz galdetu behar dituzu.
i) Ezinbestekoa da itzultzailea gutxiago erabiltzea.
j) komenigarria da barnetegira joatea.

Beraz, euskara ikasi nahi duen laguna badaukazu…

– euskaltegian izena eman behar du.
– hiztegia ikasi behar du.
– komeni zaio marrazki bizidunak ikustea.
– euskaldunekin hitz egin dezake.
– itzuli app-a deskargatu ahal du.
– komenigarria da egunkariak edo liburuak euskaraz irakurtzea.
– musika euskaraz entzun dezake.
– euskarazko jarduerak egin beharko ditu.
– komeni zaio euskaraz azpi-titulodun filmak ikustea.
– asko ikasi behar du.

Merezi du, ezta?

A2 mailako eskola-saioetako taldeak

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.