Ez, ez gara gu ibili opariak biltzen. Azkue fundazioa izan da euskarazko interneteko baliabideak gune bakarrean bildu dituena. Sarea.eus du izena bilgune horrek eta hemen duzu aurkezpen zabalagoa. Hala eta guztiz ere opari ezin hobea iruditu zaigu. Beraz Eskerrik asko.

1000 baliabide baino gehiago bildu dituzte, eta askotarikoak dira, horregatik modu askotara bilaketak egiteko modua ematen du orrialdeak:
- Baliabide mota: audioa, bideoa, webgunea, aplikazioa…
- Sistema edo formatuaren araberakoa: Chrome, Firefox…
- Gaiaren araberakoa: hedabideak, kultura, bizimodua…
- Erabileraren araberakoa: gazteentzat, hiztegia, jokoa, tutoriala…
Beraz ez da zaila izango interesgarria gertatuko zaizun baliabideren bat topatzea. Helbide honetan duzu biltegia: https://sarea.eus

Comments