Ekainaren 18ko txangoa ate-joka dugunez, goizerako planak proposatzea dagokigu. Tabakalera eraikina bisitatzea dugu aukeretako bat. Azken urteetan sona handiagoa hartzen ari da eta hainbat kultura ekitaldi egiten dira bertan. Horretaz gain, sormena ere bultzatzen saiatzen dira. Laster zine eskola ere irekiko dute.
Igandetan 10:00etatik 22:00etara egoten da zabalik, eta eraikina eta erakusketa aretoa doan ikus daitezke. Hauxe da ekainaren 18an izango den erakusketa nagusietako bat:
Egun horretako agenda osoa hemen kontsulta daiteke.
Ba al duzue Tabakalera ezagutzeko gogorik?
Bai, sekula ez naiz bertan izan, eta bada garaia ezagutzekoa…. Ideia ona iruditzen zait, baina konpatibleak dira irlakoa eta hau?
Ez, Andoni. Hiru proposamen ezberdin ditugu: itsasontziko bidaia, Tabakalerara bisita eta Aquariumera bisita. Horietako bat aukeratzea da asmoa eta ikasleak euren iritzia ematera gonbidatu ditugu blogean. Ea zer dioten!
ba egia esan, niri gehiago gustatuko litzaidake Tabakalerara joan, ez dut ezagutzen eta aspalditik gogoa daukat hara joateko, ze askotan irratian izen hori entzunda daukat.
ba egia esan, niri gehiago gustatuko litzaidake Tabakalerara joatea, izan ere, askotan, izen hori entzunda daukat eta ez dut ezagutzen eraikina. Gainera, erakusketa interesgarria iruditzen zait.
Ba niri gehiago gustatuko litzaidake Tabakalerara joatea, izan ere, aspalditik izen hori entzunda daukat eta ez dut ezagutzen. Gainera, erakusketa ikustea interesgarria iruditzen zait.
Interesgarria da hau ere!!! Aspaldian izan gabe naiz bertan egia esateko. Euri zaparradak baditugu, itsasoa nahasian izango dugu eta plan egokia izan daiteke.