AIZU! aldizkariko albisteen azalpena

AIZU! aldizkariaren otsaileko alean argitaratutako albisteen lanketa egin dugu, eta horietako bi zuekin partekatzea erabaki dugu. Josebak, Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu du eta Martak, berriz, sandwichen inguruko albiste bitxi baten berri eman digu. Zer iruditu zaizue kontatutakoa?

AIZU! aldizkariko albistearen kontakizuna

AIZU! aldizkariaren urtarrileko alean argitaratutako zenbait albisteren kontakizuna egin dute B2ko ikasleek bideoan. Ikaskideek egindako azalpen guztiak entzun, eta gehien gustatu zaiena hautatu dute blogean jartzeko. Sarayrena aukeratu dute, oso ondo azaldu duelako eta gaia interesgarria iruditu zaielako. Hauxe da Sarayren azalpena, turismoaren inguruko albiste honetan oinarritua.