Orain arte, blog sarretan bideoak txertatzeko modu bakarra genuen. Gailuren batekin grabatu (webcama, sakelakoa…) jaitsi zure ordenagailura eta ondoren igo gora mezuan txertatu ahal izateko. Prozesu guzti hori sinpleago bilakatzen du All In One Video tresnak. Hemendik aurrera bideoa grabatu eta blog-sarreran txertatu nahi baduzu, aski duzu tresna hau erabiltzea, zuzenean egingo baitu. Ez duzu …
Read More
Etiketa:bloga
Nola eman izena blog honetan?
Pixka bat aldatu dugu gure blogean izena emateko modua. Prozesua sinplifikatzen saiatu gara, eta horretara datoz aldaketak: Hemendik aurrera izena eman eta zure kontua baieztatzean zuzenean sarrerak idazten hasi ahal izango duzu gure blogean. Legeak hala aginduta, hemendik aurrera, gunearen isilpekotasun eta cookien gaineko politikak onartu beharko dituzu izena eman ahal izateko. Ikusi bideoa: Ohar …
Read More
Zer egin daiteke blogean?
Jarduera oso ezberdinak landu dituzue. Batzuk, mintza-saioren bat dute oinarri, eta besteak ez dira jarduera zehatzak, jardueraren bat egiteko aukera ematen duten “materialak” baizik. Mailari dagokionez B1, B2, C1 eta C2ko lanketak dira. Azken finean, mailak asko baldintzatu dezake-eta blogean egin beharrekoa. Blogaren erabilerari, dagokionez, naturalena jardueraren amaieran kokatzea izango da. Gehienetan, egindakoa publikatzeko erabiliko …
Read More
Arrasateko saioa
Blogaren erabilera izango da gai nagusienetako bat. Horren gaineko lanketa hauek egingo ditugu: Ideia-jasa: jarri binaka eta bildu arbel honetan blogaren erabileraren gaineko proposamenak. Jasotako zerrenda denon artean errepasatuko dugu. Gure ikastaroetan jasotako zeregin hauetako bat aukeratu eta taldeka pentsatu zer egin dezakegun blogean jarduera horri lotuta. Blogean argitaratuko duzue proposamena sarrera honen iruzkin moduan.