Euskara Eguna izan zela eta, B1 eta C2 atarikoa taldeetan, euskarazko hitzik politena eta itsusiena zeintzuk iruditzen zaizkigun komentatzen aritu ginen. Bat bakarra aukeratzea ez da, ez, lan erraza!
Asko dira gustukoak izan ahal ditugun hitzak. Batzuk ahoskeran gozoak, leunak direlako (ezti, laztan, goxo…); beste batzuk, naturaren elementuak bezalakoak (izar, haize, ur, itsaso, lur, su, hodei, euri, leize… ); esanahia kontuan izanda (ama, lur, herri, bake, askatasun…); onomatopeiak eta hitz-errepikatuak ere hortxe daude (dzanda, blaust, pla-pla, dzingan, txipli-txapla…). Baina bat aukeratu behar izan dudanez, gure herriko hau aukeratu dut, bizirik dagoen hitza dela iruditzen zaidalako, DINGILIN-DANGULUN. Zer dela? Ezetz asmatu! Eta batere gustatzen ez zaidana beste hau da, PREFOSTA. Bere esanahia noski, jakina… da eta Iparraldean erabiltzen dute, batez ere; baina bere doinua ez zait batere gustatzen, zakarra iruditzen zait.
Zeintzuk dira zureak?
Niretzako hitzik politena zintzilik da, soinua asko gustatzen zaidalako; eta hitzik itsusiena, beldur da ezindu zaigulako.
Kaixo!
Lehenik, esan nahi dut beti gustatu zaizkidala onomatopeiak euskaraz. Nik uste dut arrazoiren bat izan daitekeela andereñoa naizela eta ondorioz, askotan erabiltzen ditut hitz egitean, batez ere, ume txikiekin. Nahiz eta asko daukagun, nik bi aukeratuko nituzke: ttipi-ttapa eta plisti-plasta. Zerikusirik ez badute ere, biak izugarri gustatzen zaizkit, batik bat, irudikatzen dituzten kontzeptuengatik. Nire aburuz, lehenegoak adierazi nahi du gauzak poliki poliki egin beharko genituzkeela, lasaitasunez, nahi duguna lortu arte. Bestalde, bigarrenak, oroitzapen politak ekartzen dizkit. Txikia nintzela, izugarri gozatzen nuen putzuetan jolasten, gaur egun nire klaseko umeek egiten duten bezala. Uste dut, sentsazio horiek galtzen direla hazten garenean, ez garelako gai gauza txikiekin gozatzeko mundo estresagarri honetan.
Beste aldetik, niretzat hitzik itsusienetako bat “ajea” da, soinua aldetik ez zaidalako bat ere gustatzen eta, berriro, esan nahi duenagatik kar kar kar. Hitz hauekin nire esaldia izan daiteke: “Ajea ez dadila izan aitzakia, goazen ttipi-ttapa putzuetara urarekin jolastera, plisti-plasta, eguzkia atera arte”.
Kaixo!
Asko daude, egia esan. Baina bi esango ditut.
Niri asko gustatzen zait “haizea” hitza. Politenen artean kokatuko dut. Inork harrapatu ezin duelako, aske bizi delako gustatzen zait hitza. Ez zaidana batere gustatzen “zapaldu” hitza da. Hitzak bi alde ditu eta ez zait zapaldua denaren egoera batere gustatzen.
Euskarak hitz politak dauzka, nire ustez asko dira. Horregatik, bakarrik bat aukeratzea oso zaila da. Hiztik politena pinpilinpauxa da, oso alaia delako. Eta itsusiena, zaborra da, soinu gogorra du eta. gainera, esanahi itsusia duelako.
Ama