Autobusean, lagunari itxoiten…noiz aprobetxatzen duzu mugikorra begiratzeko? Eta zer begiratzen duzu? Bada, aprobetxatu momentu horiek euskara ikasteko. Hemen duzue euskara ikasteko APP bilduma. 1. ORTOGRAPP: ortografia ikasi eta hobetzeko balio duen aplikazioa; Ts, tx, tz, x, s, z, A itsasia… 2. ULERMENAPP: irakurmena eta entzumena lantzeko baliogarria. 3. ESAMOLDEAPP: euskarazko esamolde eta esaera zaharrak ikasteko …
Read More
Artizarra sare soziala
AIZU! aldizkariaren maiatzeko alean, Artizarra sare sozialari buruzko informazioa jaso du C1 ikastaroko Iñigo Iruarrizagak, eta bideoan azaldu digu guztia.
Gerraren eragina zuhaitzetan
Bigarren Mundu Gerrak zuhaitzetan izandako eraginari buruzko albistea argitaratu dute AIZU! aldizkariko maiatzeko alean eta Ramirok kontatu digu honen berri.
Zer eramango genuke maletan?
Eguerdi on, blogari maiteok! Berri honekin aurkeztu nahi dizuet B2ko taldean gure ametsetako bidaia kuttuna egiteko ariketaren inguruan prestatu duguna. Ariketa nahiko erraza zen. Mintza-taldean adostu behar genuen zelakoa den gure ametsetako bidaia kuttuna. Eta zenbait saioren ostean lortu genuen ondokoa adostea…ez da erraza izan gero!
Mintzodromo birtuala!
Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen… Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak lau-seinaka bildu …
Read More
