Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere …
Read More
Hilabetea:maiatza 2023
Zein ondo aritu ginen!
Joan den astean mintzodromoan ederki asko aritu ginen solasean 30 lagun inguru talde ezberdinetan goizean zein arratsaldean. Gai ezberdinak izan genituen hizpide (oporrak, tabernak, patinete elektrikoak…). Hona hemen, argazki bat. Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Ze ondo!
