(Adi, informazioa eguneratzen ari gara) Jadanik egin dezakezu datorren ikasturteko matrikula; aurten, e-uskaltegian aritu zara, hori dela eta, orain aukera duzu, publikoki guztiz zabaldu baino lehen. Adi, gerta daiteke une batetik aurrera ikastaroak guztiz betetzea. Matrikula egiteko HEMEN Euskara-ikastaroak online (A1, A2, B1, B2. C1 eta C2) A1-A2-B1 mailak (“EUSKARA BONUA”ren barrukoak) A1 eta A2 …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
[HABE] Euskara ikasleentzako 2026. urteko dirulaguntzak. Zabalik dago eskaera egiteko epea!
2026/06/09etik 2026/08/03ra egin daiteke eskaera, beti ere maila egiaztatu edota gainditu duten ikasleen kasuan. Informazio zehatza: https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/euskara-ikasleentzako-2026-urteko-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/ Ohiko galderak: https://www.habe.euskadi.eus/ohiko-galderak-euskara-ikasleentzako-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/ Gogoan izan: norberak egin behar du eskaera; guk euskaltegiari dagokion agiria* prestatuko dugu, baina tramitazioa ikasleari dagokio, noski. *Egin eskaera irakaslearen bidez.
Gela-saiorako rol jokoa
Taldeko afari bat antolatu behar dute ikasle baten etxean/elkartean. Hori dela eta, ikasleek gela-saioan erabaki behar dute ea sukaldari bat kontratatuko duten ala beraiek egingo duten guztia. Zenbait rol dituzte aukeran jarduera honetan aukeratu eta erabiltzeko.
Informazio eskatzeko elkarrizketa laburrak
Tresna hau erabili daiteke rol-jokoak egiteko. Elkarrizketa sinpleak dira eta informazioa eskatzeko zenbait ohiko egoera eta rol planteatzen zaizkie. Hori bai, egoera binaka aukeratu behar dute, eta gero rolak haien artean banatu.
Nafarroako Foru Gobernuaren dirulaguntzak.
Deialdiaren berri eman dute. Hauek dira aintzat hartu beharrekoak: A modalitatean, eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartekoa izango da. Hau da, urtarrilean, apirilean edo uztailean hasita, online-ikastaroa egin eta egingo dutenak. Beraz, aurreko deialdiaren ondoren hasi direnak, alegia. C modalitatean, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta jadanik zabalik dago. 2025-2026 …
Read More
