Zer da KORRIKA?

Euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKAk. Ordudanik, 22 KORRIKA eta 43 urte igaro dira.

2024ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du 23. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia egin arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.