Abenduko AIZU! aldizkaria kalean

Zer moduz zaudete?

Ikasturte honetako bigarren alea, abendukoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.

Hemen duzue abenduko AIZU! aldizkaria: KLIKATU

Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!

 

Orain, bai, kito: gozatu abenduko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!

AEK-ko online-ikastaroak

 

*Abenduko AIZU! kalean! Joseba Argiñanori eta Ainhoa Jauregiri elkarrizketak; Galdakaoko emakume dinamitarien oroitzapenak; Durangoko azoka, Azokara eta mendira; Frankenstein gaztea hitz gutxitan; denborapasak eta beste kontu ugari.

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.