Zer moduz zaudete? Urte berri on!
2025eko lehendabiziko alea, urtarrilekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue urtarrileko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu urtarrileko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Urtea hasi berri, euskaltegiak berriz zabalik, eta urtarrileko AIZU! kalean: Udane Juaristi ‘Udatxo’-ri eta Joanes Echeveste/Pontx pailazoari elkarrizketak; zesta-puntaren loraldia; Basterretxearen ‘Araba’, Arantzatik Araiara; Benito Lertxundi hitz gutxitan…
Comments