Zer moduz zaudete?
2025eko bigarren alea, otsailekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue otsaileko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu otsaileko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Otsaileko AIZU!n: Gorka Izagirreri eta Miren Nogalesi elkarrizketak; ‘Mugarri’, muga aldeko istorioak jasotzen dituen ikuskizuna; Roberto Goyeneche euskal jatorriko tango abeslaria; AHIZE-AEK, lan mundua euskaratzen; euskal inauteriak labur-labur…
Comments