Zer moduz zaudete?
Udan guztiz sartu baino lehen, 2025eko ekaineko alea eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue ekaineko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu ekaineko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Kalean da ekaineko AIZU! Oihana Azkorbebeitiari eta Andoni Ollokiegiri elkarrizketak; Erroma euskaraz bisitatzen; Boli Kostan euskal dantzak; tigrearen peskizan; Gabriel Aresti labur-labur… eta beste kontu ugari.
Comments