Zer moduz zaudete?
Ikasturte honetako lehen alea, azarokoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue azaroko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu azaroko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Azaroko AIZU!n: Jone Laspiurri eta Xanti Agirrezabalari elkarrizketak; Arabako Errioxako upategi txikien kezkak; Urriñako Bixikenia topagunea; PRAKTIKATU euskaraz; Lurdes Iriondo hitz gutxitan; eta beste hainbat kontu.


Comments