Zer moduz zaudete?
Ikasturte honetako bigarren alea, abendua, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue azaroko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Gainera, adi, hemendik aurrera aizu!n ikuspegi didaktikoa areagotuko da, aukera gehiago eskaintzearren aldizkaria ikasketa prozesuan erabiltzeko. Adi, ikasleentzako gida didaktikoa eskura duzu webgunean.
Orain, bai, kito: gozatu abenduko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Abenduko AIZU!n, azalean, EnTolSarmiento-ko Iñigo Etxezarreta duela, berritua dator aldizkaria: testuak, mailakatuak; online ariketak egiteko aukera; aldizkaria nola erabili azaltzen duten gidak…


Comments