Apirileko AIZU! aldizkaria kalean

Zer moduz zaudete?

Azken alea, apirilekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.

Hemen duzue apirileko AIZU! aldizkaria: KLIKATU

Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!

Orain, bai, kito: gozatu apirileko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!

AEK-ko online-ikastaroak

*Apirileko AIZU! kalean: Kepa Errastiri eta Nagore Rementeriari elkarrizketak; birgizarteratzeko bidea Baudonne etxaldean; euskal futbolarien arrastoa Argentinan; disko hegalaria, kirol; denbora-pasak; komikia… Opor ostea arintzeko, zer hoberik?

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.