Aurtengo lehen AIZU! aldizkaria: urtarrilekoa, eskura.

Zer moduz zaudete?

2026ko lehen alea, urtarrilekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.

Hemen duzue urtarrileko AIZU! aldizkaria: KLIKATU

Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!

Azkenik, nabarmendu nahi dugu 24. KORRIKA ate joka dugula; azaroan aurkeztu zen 2026ko martxoaren 19tik 29ra Euskal Herriko errepideak zeharkatuko dituen ekimen maitagarria, eta dagoeneko hainbat kontu ezagutzen ditugu: mezua, ibilbidea, abestia…AIZU! aldizkariak ere KORRIKAren gai nagusiak ekarriko dizkigu. 

Orain, bai, kito: gozatu urtarrileko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!

AEK-ko online-ikastaroak

*Urtarrileko AIZU!n: Ane Elordiri eta Mikel Murori elkarrizketak; Laurak Bat, munduko euskal etxerik zaharrena; janarien jatorriak hitz gutxitan; kultur albisteak; denbora pasak… Eta euskara lantzeko, testuak oinarri dituzten ariketak online. Eskuratu ezazu lehenbailehen!

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.