Azaroko AIZU! aldizkaria kalean

 

Ikasturte berri on, guzti-guztioi!

Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.

Hemen duzue azaroko AIZU! aldizkaria: KLIKATU

Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!

Agurtu aurretik, galdera bat:  AIZU! aldizkari ezagutzen zenuten? Badaezpada, hemen.

Orain, bai, kito: gozatu azaroko aldizkariarekin! Hurrengora arte!

Berriako zuzendari Amagoia Mujika Tolaretxipiri* eta Jon Zabalari elkarrizketak; Altxa Burua! ekimena; Seaskaren Baionako Etxepare lizeoa, barnetegi; Sanprubusa, gurpil gaineko kafetegia; Etxepare Euskal Institutua, labur-labur; eta beste hainbat kontu.

*Amagoia Mujikari elkarrizketa egin ziotenean gertatu berria zen Hamasen erasoa. Ondorioz, Palestinako gatazkaz galdetzean eman zien erantzuna osatzeko eskatu digu Berriako zuzendariak, honela: “Elkarrizketa eta egin zenetik gauza asko gertatu dira Gazan, eta argitaratzen den datan erantzun izanez gero, beste erantzun bat emango nuen, Hamasen erasoa txiki-txikia geratu baita egiten ari diren sarraskiaren aurrean. Alegia, 8.000tik gora palestinar hil ditu Israelek, mundu osoko begiraden aurrean eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin. Herri bat mapatik desagerrarazten ari dira, demokraziaren izenean eta Benjamin Netanyahuren esanetara”.

 

 

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.