Hiztegi Kutxa

HIZTEGI KUTXA A2 udako ikastaroan hiztegi kutxarekin ari gara. Dagoeneko hitz ugari bildu ditugu kutxan. Guztiontzat interesgarriak izango dira, beraz,  hemen erantsiko ditugu definizio batzuk. Blogeko atal hau ireki eta hitz hauek guztiak buruz ikasteko erronka luzatu nahi dizuegu. Animo eta erantsi bost hitz gehiago zuen hiztegiei! AKATS Definizioa: Hutsa edo gabezia, zerbait behar bezalakoa …
Read More

Mintzodromoa!

Noiz egingo dugu? Zer da? Ekainaren 23an,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Orain artekoetan esperientzia ezin hobea izan da. Helburua Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko …
Read More

Aste Santuko oporrak

Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere …
Read More

Horma hizlariak.

Ikastaroetan lantzen aritu gara martxoaren 8a. Egunean geure herrian kalean entzun ditugu borroka feministaren adierazle diren aldarrikapen ugari. Baina gure herrietako hormetan urte osoan zehar egoten dira aldarrikapena:  horma hizlariak.  Geure herri, hiri edo auzoetan borroka feminista aldarri dutenen bilduma osatzen aritu gara; Euskal Herriko zein kanpokoak. Hona hemen, bildutako batzuk. Ea gustatzen zaizkizuen eta …
Read More