Txillardegi omenduko du aurtengo edizioan Korrikak. AEKren youtube kanalean, dagoeneko, ikus daiteke 21.Korrikararako egindako dokumentala, “Txillardegiren klika”, izenburu duena; informazio gehigarria topatu ahal duzue hemen. Ikusi eta esango diguzue zer iruditu zaizuen.
Kategoria:Sailkatu gabea
Mintzodromo birtualean ederki asko aritu ginen solasean; bai horixe!
Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromoa egin genuen joan den egunean eta ederki asko aritu ginen solasean taldeetan bilduta. Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak… Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdinekoak elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea! Balorazioak ere onak izan …
Read More
21. Korrika; egin klika.
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. AEK-k antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrikak. Euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. 20 Korrika eta 39 urte igaro dira. 2019ko apirilaren …
Read More
Amalurra esnatuko dugu kantuan gaur Euskal Herrian.
Ilbeltzaren amaieran gaude; zuria da nagusi egunotan Euskal Herrian, elurtearekin Iritsi da lurra esnatzeko garaia kantuan. “Euskal Herriko eguna; etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu duguna» dio koplak. Lurra jo eta erritmoa markatzeko herritar bakoitzak makila bana eramango du. Ekintza honek badu bere zergatia. Izan ere, zerikusi handia du inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin. Makilarekin kolpeok emanez amalurrari esnatzeko …
Read More
Bideo-laguntzak ikastaroari aurre egiteko
Aspaldi dugu E-uskaltegikoek kanala Youtuben. Urteen poderioz hirurehun bideo baino gehiago bildu ditugu bertan. Gehienak gure ikastaroetan erabiltzen ditugun baliabideen gaineko bideo-tutorial laburrak dira. Batzuk irakasleei zuzenduak, besteak, berriz, ikasleentzat. Imajinatzen duzunez, hainbat denboran bideo hauetako asko zaharkituta geratu dira, beste batzuk, ordea, aproposak dira ikastaroa egiten ari zaren bitartean erabiltzeko. Horiek eskuratzeko modua errazteko …
Read More
