Oparitxo bat

Ez, ez gara gu ibili opariak biltzen. Azkue fundazioa izan da euskarazko interneteko baliabideak gune bakarrean bildu dituena. Sarea.eus du izena bilgune horrek eta hemen duzu aurkezpen zabalagoa. Hala eta guztiz ere opari ezin hobea iruditu zaigu. Beraz Eskerrik asko. 1000 baliabide baino gehiago bildu dituzte, eta askotarikoak dira, horregatik modu askotara bilaketak egiteko modua …
Read More

Badugu Korrika kanta!

Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abesti eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, “klika KORRIKA 2019” abestiaren erritmora! Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi …
Read More

Modela euskarazko itzultzaile automatiko berria!

Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da Modela. Elhuyarreko eta MondragonLinguako Modelaren arduradunek teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dute. Erabilgarria, ezta? Zer diozue?