au laugarrena izango da eta berritasuna aurten Euskadiko Txapelketa izango dela da. Horregatik, gure artean Euskadiko mendi korrikalari onenak izango ditugu.
Kategoria:Sailkatu gabea
Otsaileko AIZU! aldizkaritik datorrena…
Otsaileko AIZU! aldizkariak, besteetan bezala, hainbat albiste eta erreportaje ekarri dizkigu. Gurean, lanketa egin ostean, albiste hau da zuekin partekatzea pentsatu duguna: Euskaraldia. Entzun zer dion Ixerrek.
Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.
Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan, “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko. …
Read More
Elurra Euskal Herrian!
Zuri esnatu da Euskal Herria gaurkoan, barnealdean zein kostaldean elurra egin du eta paisaia ederrak utzi dizkigu. Begiak ireki orduko, leihoaren bestaldeko estanpak harri eta zur utzi gaitu. Irudia betikotu asmoz klik egin dugu gehienok. Online ikastaroetan dabiltzan ikasle askok ere honelaxe egin dute. Ikusi, ikusi…
Inauteriak ere online!
Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela! AEKren E-uskaltegian dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute; bai horixe! Talde ezberdinetan inauteriak lantzen aritu gara. Euskal Herriko hainbat herritan nola ospatzen diren ikusi zuten. Horrezaz gain, munduan zehar ere nola ospatzen diren kontatu digute blogean. Esate baterako, Arantzak …
Read More
