Ikasturte berri on, guzti-guztioi! Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko. Hemen duzue azaroko AIZU! aldizkaria: KLIKATU Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Hiztegi Kutxa
HIZTEGI KUTXA A2 udako ikastaroan hiztegi kutxarekin ari gara. Dagoeneko hitz ugari bildu ditugu kutxan. Guztiontzat interesgarriak izango dira, beraz, hemen erantsiko ditugu definizio batzuk. Blogeko atal hau ireki eta hitz hauek guztiak buruz ikasteko erronka luzatu nahi dizuegu. Animo eta erantsi bost hitz gehiago zuen hiztegiei! AKATS Definizioa: Hutsa edo gabezia, zerbait behar bezalakoa …
Read More
Mintzodromoa!
Noiz egingo dugu? Zer da? Ekainaren 23an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Orain artekoetan esperientzia ezin hobea izan da. Helburua Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko …
Read More
Aste Santuko oporrak
Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere …
Read More
Zein ondo aritu ginen!
Joan den astean mintzodromoan ederki asko aritu ginen solasean 30 lagun inguru talde ezberdinetan goizean zein arratsaldean. Gai ezberdinak izan genituen hizpide (oporrak, tabernak, patinete elektrikoak…). Hona hemen, argazki bat. Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Ze ondo!