Zer moduz zaudete?
Martxoko alea eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue martxoko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu martxoko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Martxoko AIZU!n: Maddi Ane Txoperenari eta Xabi Lizasori elkarrizketak; 24. Korrikaren hasiera eta amaierara hurbiltzea; Dario Fo hitz gutxitan… Eta ez ahaztu: testu guztiak mailakatuak, eta testuetan oinarritutako online ariketak egiteko aukera.


Comments