SARE SOZIALETAN ARITZEKO AHOLKU SORTA

SARE SOZIALETAN ARITZEKO AHOLKU SORTA
 
 
HAURRAK 
-Nire ustez aholkurik onena sare sozialik ez izatea da.    
-Saiatu zure seme-alaben argazkiak eta bideoak ez igotzen. Delitugile asko dago sarean.            
-Ez onartu ezezagunik. Ez hitz egin ezagutzen ez dituzun pertsonekin.                 
-Ez igo adingabeen argazkirik eta bideorik.
 
DATU PRIBATUAK, PASAHITZAK ETA BABESA 
-Beti ondo pentsatu edukia igo aurretik.
-Sare sozialak baldin badituzu, kontuz ibili eta ez sinistu dana, fake asko dago eta.       
-Ez igo datu pertsonalik, adibidez, bankuko datuak, helbideak, telefonoak, etab.
-Komenigarria da, pasahitz seguruak erabiltzea. Ez partekatu zure pasahitza ezta lagunekin ere.             
-Oporretako argazkiak etxera itzuli arte ez igo.                    
-Ez igo adingabeen argazkirik.
-Ez erabili pasahitz errazak
-Lehenik eta behin niretzat errespetutsua izatea da garrantsitsuena, besteekin eta zeure buruarekin.
-Sare sozialak ez dira leku txarra kritiko izateko eta zure iritzia emateko, baina beti errespetuarekin.
-Eta ez ordaindu jarraitzaileak izateko, Ze tristea da hori!!!
 
 
HIZKUNTZA ETA JARRERA              
-Besteen iritziak errespetatu.              
-Oso garrantzitsua da iruzurrak ez zabaltzea.                        
-Errespetuz hitz egin, ez iraindu inor, idatzi lasai eta adeitasunez.               
-Komenigarria da idatzi aurretik ondo pentsatzea internetera igotzen duguna, gero ezingo ditugulako kendu
-Ez idatzi komentario txarrak eta errespetuz hitz egin 
 
DENBORA 
-Ez denbora gehiegi pasa sare sozialetan 
-Erabili sare sozialak neurrian. 
-Ez egon denbora guztian konektatuta. 
 
 
ADIMEN ARTIFIZIALA (AA)
-Sare sozialak erabilgarriak izan ahal dira, baina ez ahaztu mundu digitala dela, ez beti erreala.                         
-Adi egon AArekin sortutako irudi eta bideoekin.
 
EROSKETAK/ORDAINKETAK/APLIKAZIOAK/WIFI SAREAK 
-Dirutan ordaintzea komenigarria da. Baina ez baduzu diru fisikorik, lagun bati eskatu edo zaindu non erabiltzen duzun txartela, edo bankuko aplikazioa.
-Wifi sare seguruak erabili. Kontuz ezagutzen ez dituzun sareekin. 

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.