Irakurle kanpaina, eskura

  AEKn, urtean bitan, ekimen hori antolatzen dugu, eta, bertan, AEK-ko ikasleek beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Azaro aldean, “negukoa”, abian dugu; beraz, gustuko ezer ikusiz gero, jadanik egin dezakezu eskaera e-euskaltegian. Dena den, ez itxaron gehiegi, eskaintza hilaren 29an amaituko da-eta. Bi ohar garrantzitsu horretaz: 1) Eskaerak e-idazkaritza@aek.eus helbidera bidali …
Read More

Udako solstizioa zer ote?

Bukatu da udaberria eta udan sartu gara; solstizioak hori adierazten du. Euskal Herri osoan piztuko diren suek sasoi berriaren etorrera iragarriko dute; urteko egun luzeena eta gau motzena izango dugu. Udako solstizioa edo San Joan eguna? Zer da Euskal Herrian ospatzen dena? Sua, ura eta landareekin lotutako festa paganoa da. Ohitura paganoak dira, baina kristautasunak …
Read More

Nola ekin ahozko probei.

Lanari ekin aurrekoak.  Bakarkako lana​ . ​ Alor honek berariazko lanketa eskatzen du, berridazketek, sinonimoek eta idazlanek eskatzen duten bezalaxe. Bertsolarien kartzelako gaiaren irudiaren bidez ulertuko duzu ahozko probaren garrantzia: finalean, kartzelako gaiak erabakitzen du txapela.  Aurreko entrenamendua. Frantziako ​ Tourrean, aurreko asteetan ​ mendi gorenetan ibilitako txirrindulariek badute abantaila txiki bat: lasterketaren lehen astean …
Read More

Mintzodromo birtuala!

Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen… Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea. Partaideak lau-seinaka bildu …
Read More