Batetik, une honetan, AEKn zabalik dugu hurrengo ikasturteko aurrematrikulazioa, aurrez aurreko ikastaroetan (adi, online-ikastaroak ez daude barruan). Beraz, norbaitek interesa badu, ekainaren 30 arteko epea du aurrematrikula aprobetxatzeko. Hemen, informazioa. Edozeinek eman dezake izena, AEKko ikasleek zein berriek. Zabaldu! Bestetik, online-ikastaroetan, aurrerago zabalduko dugu hurrengo ikasturteko matrikulazioa. Azken urteetan, uztail hasieran hasi gara, HABEren aparteko …
Read More
Egilea:soileh
Udako irakurle kanpaina, abian: harrapatu!
Beste albiste batekin gatoz. Urtean bitan, AEKk “irakurle kanpaina” izeneko egitasmo abian jartzen du, eta AEKko ikasleek beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Orain, 2025-2026ko ikasturteko bigarren kanpaina abian da. Behean duzu katalogoa. Zerbait eskuratu nahi baduzu, jo ezazu zure irakaslearengana; adi, maiatzaren 26an amaituko da. Eskaerak nahiz ordainketak epea amaitu aurretik …
Read More
Udan, online-ikastaroa egin nahi al duzu?
B1-B2-C1-C2KO AZTERKETAK PRESTATZEKO ONLINE IKASTAROAK B1-B2-C1 mailak: 75 ordu uztailaren 6tik irailaren 25era.432 € C1 (16-18 urte): 432 € 45 € C2 maila: 25 ordu, irailaren 1etik 30era. 257 € MATRIKULA ZABALIK DAGO: egin hemen. Toki gutxi izango dugu, eta gerta daiteke hurrengo egunotan guztiak betetzea; beraz, ADI EGON! Hainbat ohar: • 75 orduko ikastaroak, Moodle plataforman (egela.aek.eus). Zeure kabuzko …
Read More
Maiatzeko aizu! aldizkaria prest
Zer moduz zaudete? Maiatzeko eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko. Hemen duzue maiatzeko AIZU! aldizkaria: KLIKATU Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria …
Read More
Barnetegia aukera bikaina da.
Barnetegiaaukera bikaina da:euskara praktikoapiloa laguntzen du ikastekoprozesuan aurrera egiten. Beheko irudian, hainbat arrazoi ikus daitezke. Albiste honen bidez, hauxe gogorarazi nahi dizuegu: Maiatzaren 4ra arte, %10 merkeago duzue udako barnetegia, AEKko ikaslea izateagatik. Maiatzean, udaberriko barnetegiak ere antolatzen ditugu, asteburu pasa. Informazio gehiago. Izan ongi eta laster arte AEK/ONLINE
