Zer moduz zaudete?
Urteko bigarren alea, otsailekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue otsaileko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu otsaileko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Juan Luis Zabalari eta Amaia Aldairi elkarrizketak; Eva Forest Liburutopia; Altsasuko kintoak; Azterketak Euskaraz, Korrikak omendua eta ‘Oihaletxea’ dokumentaleko protagonista; Stephen King labur-labur… eta beste kontu ugari. Eskuratu lehenbailehen!
Comments