Deialdiaren berri eman dute. Hauek dira aintzat hartu beharrekoak:
A modalitatean, eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartekoa izango da. Hau da, urtarrilean, apirilean edo uztailean hasita, online-ikastaroa egin eta egingo dutenak. Beraz, aurreko deialdiaren ondoren hasi direnak, alegia.
C modalitatean, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta jadanik zabalik dago. 2025-2026 ikasturtean A1 mailan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahalko dute, urrian online-ikastaroan hasitakoak, alegia. Aurreko deialdian dirulaguntza eskatu zutenek diru-kopuru osagarri bat jaso ahal izango dute matrikularengatik ordaindutakoa berdintzeko eta laguntzarik eskatu ez zutenek aukera izango dute 2025-2026 ikasturteari dagokion dirulaguntza osoa eskatzeko.
B modalitatean, 2026ko urrian hasiko diren ikastaroei dagokie; beraz, orain, ez dago inolako presarik hauekin.
Informazioa: euskaraz eta gaztelaniaz.

Comments